hauteskundeen ondorena

Bildurekin ere batzartuko da PSN

Alderdi sozialistak bihar ekingo dio taldeekin bilera sailari. PSNk larunbateko lurralde batzordearen bileran zioen "aukera guztiak zabalik" daudela.

2011ko ekainaren 6a
16:12
Entzun

PSNk bihar ekingo dio Nafarroako Legebiltzarrean ordezkaritza izango duten taldeekin bilera txandari, alderdiak gaur zehaztu duenez. Bihar Ezkerra koalizioarekin eta PPrekin elkartuko da, etzi Bildurekin eta NaBairekin, eta ostegunean UPNrekin. Bilduk lehengo astean zioen PSNko zuzendaritzak telefonoa ere ez ziola hartzen.

11:00etan eta 17:00etan izango dira batzarrak, Iruñean, Nafarroako Parlamentuko Presidentziako gelan. PSNko ordezkariak Roberto Jimenez idazkari nagusia, Elena Torres idazkariordea eta Juan Jose Lizarbe parlamentarioa izango dira.

Nafarroako sozialistek larunbatean egindako lurralde batzordearen bileran aitortu zuten maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzak ez direla onak izan eurentzat, baina Nafarroako Legebiltzarrean indar "erabakigarria" dela diote eta "aukera guztiak zabalik" daudela. Dena dela, Jimenez idazkari nagusiak argi utzi zuen PSNk ez duela UPNren gobernua kanpotik sostengatuko, azken legealdian bezala.

UPNk 19 parlamentari lortu ditu, PSNk 9, NaBaik 8, Bilduk 7, PPk 4 eta Ezkerrak 3. 26 legebiltzarkide behar dira gehiengo osorako. 51.000 boto lortu zituen PSNk, eta aurtengoak izan ditu frankismoaren osteko hauteskundeetatik emaitzarik txarrenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.