Bilduren datuak emango dizkiote hauteskunde batzordeek Fiskaltzari

Bilduren zerrendak aztertzeko orduan mikroskopioa erabiltzeko eskatu dio UPNk Rubalcabari

Erredakzioa
2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralak jakinarazpen bat igorri die Probintzia eta Eskualde Batzordeei Bilduren dokumentazioari eta zerrendei buruzko informazioa Fiskaltzaren esku jarri beharko dutela, horrela eskatuz gero. Horrek esan nahi du Hauteskunde Batzorde Zentralak espero duela Bilduren zerrendak inpugantuak izatea. Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak Bilduren zerrendak baliogabetzeko eskaera aurkezteko asmoa dute.

Hauteskunde zerrendak ostegunetik astelehenera bitartean aurkeztu ahal izango dira. Zerrenden behin-behineko argitalpena apirilaren 20an izango da; okerrak zuzenduta, hauteskunde batzordeek 25ean zerrendak onetsiko dituzte, eta horiek 26an argitaratuko dira buletinetan. Orduan hasiko da inpugnazioak aurkezteko epea.

UPNko lehendakarigai Yolanda Barcinak eskaera zehatza egin dio Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabari: «Beharrezkoa bada», Bilduren zerrendak aztertzeko orduan lupa baliatu ordez mikroskopioa erabiltzeko eskatu dio. «Sortu, Bildu edo ANV deituta, ETAren jarraitzaileek legeztatzeari iruzurra egin eta erakunde demokratikoetatik onura atera nahi dute», gehitu zuen Barcinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.