Donostiako Bilgune Feministak eta Donostiako jai batzordeek salatu dutenez, Donostiako danborrada ez da saldu nahi duten bezain parekidea izango. Gaztelubide eta Union Artesana elkarteek emakumeei atea ireki izana "aurrerapauso garrantzitsua" dela azaldu du Joxepa Bordaetxea Bilgune Feministako ordezkariak. Hala ere, udalaren jarrera kritikatu du: "Donostiako jaiak parekideak direla eta EAEko Berdintasunaren Legea martxan jartzen ari direla saldu nahi digute". Baina Bordaetxearen ustez, udalak ez du kontuan hartu Donostiako emakumeen iritzia: "Argi ikusi dugu jaien gora-beherak gizonekin eztabaidatzen direla eta emakumeen etrokizuna beraien artean erabaki dutela".
"Zergatik ez eman bandera igo eta jeisteko ohorea parekidetasunean eratu diren danborrada guztiei?", galdetu du Bordaetxeak. "Kezkatuta gaude erakundeek parekidetasunaren izenean garaipenak ospatzeko daukaten jarrera tematiarekin", gaineratu du.
Donostiako Danborrada