Versaillesko Auzitegiko prokuradoreak hiru hilabeteko baldintzapeko presondegi zigorra eskatu zuen, Demo eta Zuzen taldeetako hamabost kiderentzat. Bi hilabeteko zigorra jartzea erabaki du epaileak. Horregatik, heldu diren bost urte hauetan beste edozein delitu batengatik kondenatuak badira, bi hilabetez preso sartuko dituzte.
2003ko abenduaren 20an Parisko ipar-mendebaldeko Poissy herriko kartzelako murru gainera igo izanagatik leporatzen diete delitua. Isunik ez zuen eskatu, haatik.
euskal presoak