BIHAR BERRIA-N

Bingen Zupiria: "Erronka izugarria dugu aurrean"

Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia132060.jpg
2017ko otsailaren 25a
00:45
Entzun

Hezkuntza, hizkuntza eskakizunak, Txillida Leku, hedabideen diru laguntzak... gai ugari jorratu ditu elkarrizketan Bingen Zupiria sailburuak. Bihar argitaratuko da elkarrizketa osorik, eta bertan esandakoetako batzuk dira segidakoak, aurrerapen gisa:

- "Leku askotan, euskara hezkuntzaren hizkuntza da; ume askok ez dute aukerarik eskolaz kanpo euskara entzuteko eta mintzatzeko, eta euskarak hor gune berriak irabazi behar ditu"

- "Oso garrantzitsua da lanpostuen azterketa egitea, eta ez pertsonena: bakoitzak zer exijentzia daukan hizkuntza aldetik eta zenbaterainoko maila eskatzen duen".

- "Ni berdintasunaren diskurtsoan oso eroso sentitzen naiz. Hiritar bezala badauzkagu eskubide batzuk, eta modu berdintsuan tratatuak izatea nahi dugu".

- "Badago gure herrian bere burua elite kulturaltzat daukan giza mugimendu bat euskararekin eta euskaraz sortutako kulturarekin batere harremanik ez daukana eta mundu horri bizkar emanda bizi dena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.