osasuna

Bioaraba sortzeko hitzarmena sinatu dute, "herritarren osasuna hobetzeko"

Osakidetzaren hirugarren osasun ikerketa institutua izango da Bioaraba, Biodonostiarekin eta Biocrucesekin batera.

Jon Darpon Osasun sailburuak, Nekane Balluerka EHUko errektoreak eta Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusiak sinatu dute hitzarmena. JUANAN RUIZ/ ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 12a
09:40
Entzun

Osakidetzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIOEFek hitzarmen bat sinatu dute asteazken goizean, Gasteizen Bioaraba osasun ikerketa institutua sortzeko. Horrela, Osakidetzaren hirugarren institutua izango da Bioaraba, eta Euskadiko Osasun Ikerketako institutuen sarea osatuko du, Biodonostiarekin eta Biocrucesekin.

Arabako Unibertsitate Ospitalean (AUO) kokatuko da hirugarren osasun ikerketa institutua, eta Osakidetzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIOEFek osatuko dute. Lehenengo biak ikerkuntzan arituko dira. Bigarrena arduratuko da ikerkuntza, garapena eta berrikuntza (I+G+b) kudeatzeaz.

Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuaren helburua izango da ikertzea biomedikuntza, epidemiologia, osasun publikoa eta osasun zerbitzuak. Hala, ikerkuntza horretan garatuko duten jakintza zientifikoa, praktikara eramango dute, "herritarren osasuna hobetzeko". 

Horrez gain, Bioarabak ahalbidetuko du berrikuntza bihurtzea ezagutza zientifikoa, zeina gai izango baita osasun erabilerarako produktuak sortzeko, baita erkidegoarentzat aberastasuna sortzeko ere.

Era berean, Bioaraba Institutuak diziplina eta erakunde anitzeko ikerketa sustatuko ditu, beste I+G+b erakunde batzuekin elkarlanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.