BioCruceseko zuzendaritzari kanpo kontrola saihestu nahia leporatu dio Jon Darponek

Erredakzioa
2013ko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek BioCruceseko aurreko zuzendaritza zientifikoko kideei leporatu die kanpoko kontrola saihestu nahi izatea eta proiektua ez egokitzea egungo egoera ekonomikora. «Ez zuten borondaterik proiektua egokitzeko». Bestalde, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak BioCruces ikerketa institutua laguntzen jarraituko duela. Eusko Legebiltzarreko osasun batzordean eman ditu azalpenak Darponek.

Aurreko astean, Eusko Legebiltzarrak —EAJren eta EH Bilduren botoekin— Eusko Jaurlaritzari eskatu zion «hausnarketa» egiteko BioCruces eraikitzeko beharraz. «Eraikin berria ez da lehentasunezkoa», esan du Darponek. Halaber, sailburuak esan du institutuaren langile kopurua nabarmen handitu dela azkeneko urteetan, eta antzeko tamaina duten institutuen aldean egitura «dezente handiagoa» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA