Biomedikuntza zentroko eraikinaren lehen harria jarri dute Donostian
    Biokutxa biomedikuntza zentroko eraikinaren lehen harria jarri dute Donostian. 2011. urtea bukatzerako espero dute zentroa eraikitzea, eta 2015. urterako «nazioarteko erreferentzia» bihurtuko dela iragarri dute. Lehen harria jartzeko ekitaldian, atzo, Inbiomed Fundazioko presidente Gurutz Linazasoro -Inbiomed izango da zentroan kokatuko den erakundeetako bat-, Kutxako presidente Xabier Iturbe -proiektuaren sustatzailea da bankua- eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano izan ziren Miramonen. Birsortzeko medikuntzan jarduten du Inbiomed Fundazioak, minbizia, Parkinsona eta bihotzekoak dituztenekin erabiltzeko teknikak ikertzen. Transplanteak egiteko ehun eta organo artifizialak sortzea aurkeztu du erronka gisa Linazasorok.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu