BERRIA.INFOk orain arteko jarraipenik handiena izan zuen atzo, Egunkaria-ren kontrako epaiketako aurreneko egunean: 22.208 bisita izan ziren. Astegunetako batez bestea 15.000koa da gaur egun. Beraz, %48ko hazkundea izan zuen atzo BERRIAren webak bisitei dagokienez.
Ikusitako orrialde kopuruan ere goia jo zuen: 73.204 orrialde ikusi ziren atzo. Astegunetako batez bestea 41.500ekoa da.
Epaiketaren lehen egunaren jarraipen zabala egin zuen BERRIA.INFOk: zuzeneko kontakizuna, albisteak, bideoak, argazkiak...
Atzoko beste bi marka: irakurleak 3,3 orrialde ikusi zituen bisitako -batez bestekoa 2,76koa da- eta aldiko 3 minutu eta 32 segundoan egon zen webean -batez bestea 2.42koa da-.
BERRIA.INFOk, duela hiru aste argitaratu zuen bezala, hazkunde garrantzitsua izan du aurten: %60 ingurukoa. Bisitetan %57 egin du gora eta ikusitako orrialdeetan %61, www.google.com/analytics-eko datuek erakusten duten bezala.
2003ko ekainean sortu zen webgunea.
komunikabideak
Bisiten marka lortu zuen atzo BERRIA.INFOk
'Egunkaria'-ren aurkako epaiketako lehen egunean 22.208 bisita izan ziren. Horretaz gain, irakurleek 73.204 orrialde ikusi zituzten, orain arteko gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu