mundua

Bizi arteko kartzela zigorra ezarri die armada serbiarreko bi buruzagiri Srebrenicako genozidioagatik

Bosniako indar serbiarrek 1995ean 8.000 gizon musulman baino gehiago hil zituzten, eta haietako erantzuleetako batzuen epaia eman du Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak, tartean, Ljubisa Beara koronel ohiarena eta Vujadin Popovic teniente koronelarena.

2010eko ekainaren 10a
12:32
Entzun
Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak bizi arteko kartzela zigorra jarri dio Ljubisa Beara Bosniako armada serbiarraren koronel ohiari, Rayko Mladic buruzagiaren ondokoa izandakoari, Srebrenicako sarraskian izandako parte-hartzeagatik. Vujadin Popovic teniente koronel ohiak ere zigor bera jaso du, eta beste lau errudunek 5 eta 35 urteko kartzela zigorra.

Bosniako indar serbiarrak 1995eko uztailaren 11n sartu ziren Nazio Batuen Erakundeak segurtasun eremutzat zuten herrian, baina nazioarteko indarrek ezin izan zuten eragotzi astebetez 8.000tik gora gizon musulman hiltzea.

Nazioarteko agintariek esan izan dutenez, Srebrenica, NATOren, NBEren, Mendebaldeko estatuen, eta bakea bermatzeko egituren porrota izan zen. Triskantza gertatu zenean, Javier Solana NATO Aliantza Atlantikoko idazkari nagusia zen, eta haren arabera, "lotsagarria" izan zen Srebrenican gertatutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.