euskal presoak

Bizi arteko zigorren aurka bilkura egin dute Zornotzan ehunka lagunek

'Gatza'-k bildutakoak agurtu ditu. Ertzaintzak zortzi pertsona identifikatu ditu, eta bat atxilotu du.

2011ko apirilaren 16a
18:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Bizi arteko zigorrik ez! lelopean ehunka lagun bildu dira gaur Zornotzan (Bizkaia), Jose Mari Sagardui Gatza euskal presoa aste honetan espetxetik atera dela baliatuz egindako deialdian. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak modu baketsuan manifestatzera deitu zuen. Deialdia jarraituz Zornotzako enparantza bete egin da.

Bilkurara hainbat ertzaintza ere gerturatu da, eta manifestariak lelo idatzita zuten kartelak eskuan lurrean eseri direnean horiengana gerturatu eta zortzi identifikatu ditu. Bat atxilotuta eraman dute; besteak libre geratu dira.  Gatzak gurasoen etxetik ikusi du bilkura eta leihotik bildutakoak agurtu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.