Bizkaia eta Gipuzkoa murrizketak aplikatzearen aurka, Araba, alde

2012ko uztailaren 17a
15:25
Entzun

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi du Bizkaiak ez dituela Espainiako Gobernuak iragarritako neurriak ezarriko. Bilbaoren arabera, adibidez, ez dute etxebizitzaren gaineko zerga ordainketa ikutuko. Dena dela, "bidegabeak izan arren", aplikako beharko dituzten hainbat neurri daudela ohartarazi du, besteak beste, BEZaren eta zerga zerezien igoera. Horrez gain, PFEZri, Elkarteen gaineko Zergari eta Ondasunen Gaineko Zergari dagozkien gaietan aldaketarik ezarriko ez duela adierazi du.

Funtzionarioei dagozkien neurrietan, adibidez, gabonetako lansaria kentzekoa, kontrako jarrera izango dutela esan du eta, neurri horiek ezartzera etorri beharko direla gaineratu. Hala, Auzitegi Konstituzionalean murrizketa horien aurkako helegitea aurkezteko eskatu dio ahaldun nagusiak Patxi Lopez lehendakariari. 

Agerraldian, Bizkaiak erreskatatzeko beharrik ez duela ziurtatu du, "kontuak ondo daude".

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Espainiako Gobernuak adostutako murrizketei "herri mailako erantzun irmoa ematea" proposatu die Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiei. Donostian egindako agerraldian Garitanok esan du Gipuzkoak iragarritako murrizketen aurka egingo duela. Onartzeko prest dagoen murrizketa bakarra bere soldatarena dela gehitu du. 

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak aldiz, azaldu duenez, Raxoik aurkeztutako azken murrizketak ezarriko dituztela azaldu du gaur; "ezinbestekoak" direlako. De Andresek funtzionarioei murrizketak ezarriko zaizkiela berretsi du, eta gainera, hainbat zerga igo beharko dituztela onartu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.