Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu azken orduetan genero indarkeria leporatuta. Lehen atxiloketa atzo goizaldean burutu zuen Barakaldon. Hiritar batzuek Ertzaintzari abixua eman zioten, esanez kalean gizonezko bat emakume bat jotzen ari zela. Ertzainek biktima aurkitu zuenean hainbat kolpe arrasto zituela ikusi zuten. Ospitalera eraman zuten, eta bere bikotekidea atxilotu egin zuten.
Gaueko bederatzietan beste gizonezko bat atxilotu zuten, hori ere Barakaldon eta kalean. Ertzainek gizonezko batek emakumezko bat lepotik heldu eta indarrez eraman nahi zuela ikusi zuten. Gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Ostiralean 29 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuen Ertzainak Bilbon, eta gaur jakinarazi duenez, atxilotuak atxilotzea merezi zuela esan zien ertzainei. Ertzaintzaren arabera, "tratu txar emaile nazkagarria" zela onartu zien gizonak. Bere bikotekidea jo ondoren atxilotu zuten. 23 urte ditu emakumeak, eta ez dela jotzen duen lehen aldia salatu zuen.