Bizkaiko abadeen kritika jaso du Bilbon bihar hasiko den topaketa katolikoak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizkaiko Abadeen Foroak kritika egin dio bihar eta etzi Bilbon Katolikoak eta bizi publikoa izenburupean egingo den topaketari. «Katoliko neokontserbadoreek» antolatutakoa dela esan dute abade kritikoek, eta ez duela Euskal Herriko katolikoen «pluraltasuna» erakutsiko. Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikuak eta Mario Izeta Bilbokoak topaketan izango duten «presentzia aktiboa» gaitzetsi dute. Kritika egin duten apaizen foroa 70 abade inguruk osatzen dute.Bihar eta etzi, erlijioarekin lotutako beste topaketa bat izango da: Gasteizen egingo dute XIX. Foro Erlijioso Herritarra. Elizaren hierarkiak auzitan jarritako hainbat hizlari arituko dira biltzar horretan; besteak beste, Joxe Arregi eta Jose Antonio Pagola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.