Bizkaiko Diputazioaren auto bati eraso diote
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiaren ibilgailu bati hiru gurpil zulatu eta abiadura handiko trenaren aurkako pintaketak egin dizkiote Zornotzan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Aldundiko langileek eurek ohartarazi dute gertakariaz, goizean goiz lanera joan direnean. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian, sabotajea argitzeko asmoz.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu