Bizkaiko etengabeko arretako langileen %80k egin dute lanuztea

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizkaiko etengabeko arreta guneetan lan egiten duten 150 langileetatik %80k egin zuten atzo lanuztea, protestara deitu duten langileen esanetan. Gutxieneko zerbitzuak bermatu dituztela nabarmendu dute, eta kasuak larriak baino ez dituztela artatu. Osakidetzak ere, bestaldetik, gutxieneko zerbitzuak bermatu direla aipatu zuen prentsa ohar batean, eta «inolako arazorik gabe eta normaltasun osoz» egin zutela lehen lanuztea. Gaur ere greba egingo dute, eta «Osakidetzak jarrera aldatu ezean», azaroaren 22tik 28ra ere greba egiteko asmoa azaldu dute. Abenduan ere beste hiru egunetan egingo dute greba: hilaren 1ean, 11n eta 12an. Lan baldintza «txarrak» dituztela salatzen dute langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.