Ingurumena

Bizkaiko Golkoko interkonexio elektrikoaren proiektua salatu dute Mungian

Dozenaka lagunek protesta egin zuten atzo Gatika eta Mungia artean (Bizkaia) Gatikako auzo elkarteek eta plataformak deituta, eta hainbat erakunde ekologistaren babesarekin.

Interkonexio elektrikoaren aurkako manifestariak, atzo, Mungian. BERRIA
2023ko uztailaren 1a
17:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hainbat elkarte ekologistak eta Interkonexio Elektrikorik ez! plataformak deituta, dozenaka lagunek manifestazioa egin zuten atzo, ekainak 30, Gatika eta Mungia artean, Bizkai eta Frantzia artean egin nahi duten interkonexio elektrikoaren proiektua gaitzesteko. Gatikatik irten eta Mungiara iritsi zirenean, festetako txosnen esparruan irakurri zuten proiektuaren gaineko gaitzespena deitzaileek. Proiektu zentzu-gabekotzat jo zuten, eta «irregulartasunak» zein «gain-kostuak» izan badira ere, harekin jarraitzen dutela salatu zuten, Europako Batasunaren erabateko babesarekin, eta Jaurlaritzaren nahiz Espainiako Gobernuaren oniritziarekin.

«Proiektu garesti, alferrikako eta inposatua» dela adierazi zuten, iberiar penintsulan energia berriztagarrien «soberakinak» Europara eramateko helburua izango duena. «Interes komunari erantzuteko diskurtsoarenpean, elektrizitatearen merkatu handi bat eraikitzen ari dira kapital inbertitzaileentzat, energia berriztagarrien mega-proiektuek gure lurraldean eta Espainiako Estatuan duten presioa areagotuz». Herritarrak horren aurka daudela, eta trantsizio bidezkoago eta iraunkorrago bat nahi dutela gaineratu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.