Erasoak

Bizkaiko zortzi batzokitan pintaketak egin dituzte

Juan Mari Atutxa Jaurlaritzako Barne sailburu ohi eta Eusko Legebiltzarreko presidente izanaren irudia diana batean jarri dute.

2008ko urtarrilaren 25a
17:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak salatu duenez, Bizkaiko zortzi batzokitan pintaketak egin dituzte bart. Batzuetan margoa jaurti dute fatxadara; beste batzuetan traidoreak eta torturatzaileak idatzi dute, eta halaber, Juan Mari Atutxa Auzitegi Gorenak zigortu berri duen Barne sailburu ohi eta Eusko Legebiltzarreko presidente izanaren irudia diana batean paratu dute.

Gordexola, Balmaseda, Deustu, Santutxu, Getxo, Larrabetzu, Elorrio eta Galdamesko batzokietan egin dituzte halakoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.