Bizkartzainen kopurua nabarmen murriztuko da legealdi honetan
 
    
    Espainiako Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adostu dutenez, kargua hartzen duten hautetsiek bizkartzain bakarra izango dute. Neurri horrek PSOE, PP eta UPNko zinegotziei eragingo die bereziki. Guztira 911 zinegotzi dituzte, aurreko legealdian baino 190 gutxiago. Efe berri agentziak dio ETAren su-etenak eraman dituela neurri hori hartzera. Hala ere, salbuespenak egongo direla iragarri dute, eta zenbaitzuek aurrerantzean ere bi bizkartzain izango dituztela.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            