eliza

Blazquezek dio "denen gotzaina" izan dela

Gaur utzi du Bilboko kargua, Begoñan meza emanda, eta hilaren 17an hartuko du Valladolidekoa.

2010eko apirilaren 10a
15:55
Entzun
Esan dio agur Bilboko gotzain karguari Ricardo Blazquezek (Avila, Espainia; 68 urte), gaur Bilbon Begoña basilikan meza emanda. Azkeneko hamabost urtean egon da postu horretan, eta martxoaren 13an Valladolideko (Espainia) gotzain izendatu zuen Benedikto XVI.a aita santuak.

Bizkaian "errotu" egin dela aitortu du Blazquezek eta ez zaiola ahaztuko esperientzia. "Denen gotzaina izaten saiatu naiz, denekin egoten eta denentzako lan egiten". Urteotan "pazientzia" izan duela adierazi du.

Filosofia eta Teologia ikasi zituen Bazquezek, eta 1967an apaiztu zen. 1988ra arte Salamancako Unibertsitateko irakasle eta Teologia Fakultateko dekano izan zen, eta urte hartan Santiagoko gotzainaren laguntzaile izendatu zuten. 1992an, Palentziako gotzain, eta 1995ean etorri zen Bilbora. 2005ean Espainiako Estatutuko Elizaren Konferentziako buru jarri zuten, eta 2008ra arte izan zen karguan -harrezkero, presidenteorde-.

Valladoliden gaur zortzi hartuko du gotzain postua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.