Ricardo Blazquezek (Avila, Espainia; 68 urte) igande honetan emango du bere azkeneko meza Bilboko gotzain gisa, eta orduan utziko du kargua. Azkeneko hamabost urtean egon da bertan. Martxoaren 13an Valladolideko (Espainia) gotzain izendatu zuen Benedikto XVI.a aita santuak.
Begoñako basilikan emango du domekan meza, Bilbon, eguerdiko hamabietatik aurrera. Valladoliden hilaren 17an hartuko du postua.
eliza