Pasa den larunbatean Asier Borrero, Itziar Plaza Fernandez eta Iurgi Garitagoitia Salegi atxilotu zituen Frantziako Poliziak Pauen eta ordutik inkomunikatuta daude hirurak. Gaur Parisko Auzitegiko epailearen aurretik igaroko dira. Epaia gaur jakitea espero da.
Atxiloketaren unean armak zituzten, Poliziaren arabera, material informatikoa ere bazuten, eta Macieres auzoan atzeman zituzten, saltoki handi batetik irtetean.
Espainiako Poliziarekin elkarlanan egin zuen operazioa. Poliziak dio etakide bilatuenen artean zituztela hirurak.
atxiloketak