Gazako Tufa auzoan gertatu da gaur Hamaseko eta Al Fatako milizianoen arteko tiroketa. Nazioarteko albiste agentzien arabera, Al Fataren mendeko Al Aksako Martirien Brigadetako kideek Azedin Al Kasem batailoietako (Hamasen adar armatua) zazpi kide bahitu dituzte, eta hortikhasi da liskarra. Ekintza horri erantzuteko Al Fatako kide bat bahitu dute Hamasekoek, eta, azkenean, tiroketa gertatu da bi aldeetako milizianoen artean.
Tiroketak tartean harrapatu ditu une horretan eskolara zihoazen zenbait gaztetxo, eta horietatik lau zaurituta daude. Beste sei lagun ere zauritu dira borroka horietan.
Palestina