Akordio politiko horren oinarrizko osagaiak azaltzen dira dokumentuan eta EAJk alderdien mahaira ekarri nahi dituen planteamenduak aurreratzen ditu.
Euskal Herria subjektu politiko gisa onartzea, lurraldetasuna edo aldebiko hitzarmena dira, besteak beste, EAJk alderdien mahaian atxiki nahi dituen edukiak. Edozein modutan, sentsibilitate guztiak gustura gelditzeko hitzarmen integratzailea lortzeko helburuari heldu nahi dio EAJk.
Bestalde, Markel Olano EBBko kideak Euskadi Irratiko solasaldian aurreratu zuenez, euskal herritarrek etorkizuna erabakitzeko duten eskubidearen alde egiten du EAJk agiri honetan, Eusko Legebiltzarrak iazko abenduaren 30ean onartutako Estatutu Proposamenaren Hitzaurrean jasotzen duenaren ildotik.
Halaber, etorkizuna erabakitzeko eskubidearen aitorpenari eta erabilpenari buruzko akordio bat lortzeko prestasuna agertzen du alderdi jeltzaleak. Olanoren esanetan, erabakitzeko eskubidea "printzipio demokratiko gisa" definitzen da testuan eta, "hori aurrera ateratzeko mementoan modu hitzartuan" egin behar dela zehazten da. Gainera, erabakitzeko eskubidea eta hitzarmenerako konpromisoa nola uztartu nahi dituen azaltzen du EBBk agirian. Herri galdeketaren garrantzia ere jasotzen du.
EBBk gaur Bilbon aurkeztuko duen agiria azken bi hilabeteotan izandako barne eztabaida sakon baten emaitza da.
POlitika
"Bortizkeriaren bukaera elkarrizketatuaren eta normalizazio politikoaren aurreko" ekimena aurkeztu du EAJk
'Elkarbizitzarako bake-bideak' izeneko dokumentua aurkeztu du gaur EAJren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari Josu Jon Imazek Sabin Etxean, EBBko kide guztiak ondoan zituela. Urriaren 10ean onartu zuten agiria EBBko kideek, eta herenegun Aberri Batzarrari aurkeztu ondotik komunikabideen aurrean azaldu dute gaur. Dokumentuak bi atal nagusi ditu. Batetik, egun eskura egon daitekeen bakerako aukera aztertzen du eta bake-prozesu bat eraikitzeko EAJk beharrezkotzat jotzen dituen konpromisoak zehazten ditu. Bestetik, "normalizazio politikoa" ekarriko duen akordioaren edukiak jorratzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu