Bortz urteko kartzela zigorra mutil batendako, sexu eraso batengatik

Nafarroako Probintzia Auzitegiak ezarri du zigorra, 2022an Berriozarren gertatutako sexu eraso batengatik.

Nafarroako Justizia Auzitegia, artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA / FOKU
Nafarroako Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko otsailaren 7a
12:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Probintzia Auzitegiak bortz urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, sexu eraso bat egitea egotzita. Mutilak 21 urte ditu, eta erasoa 2022ko irailean egin zuen, Berriozarren (Nafarroa). Epaiaren arabera, gainera, zaintzapean aske egon beharko du bertze sei urtez, ezin izanen da biktimarengana hurbildu zortzi urtez, eta 30.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko du. 

Erasoa 2022an gertatu zen, irailaren 3ko goizaldean; biktimak lagunei deitu zien, zer gertatu zen kontatzeko: gizonak emakumea bortxatu zuen, eta felazio bat egitera behartu. Foruzaingoa deitu zuten, eta horien laguntzarekin lortu zuten erasotzailea identifikatzea: gizonarekin harremanetan jartzea lortu zuten biktimaren sare sozialen bidez. 

Epaileak erran duenez, erasotzaileak «oso ongi zekien» biktimak ez zuela onetsi harremanak izatea. Emakumeak ondorio psikologikoak dituela nabarmendu dute autoan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.