Erreportajea. Bosgarren espazioa'

Bosgarren hankaren pausoa

Gehiago edo gutxiago, Euskal Herrian ere izan du lekua Ezker Batuaren inguruan antolatu izan den ezker federalistak. Orain, zatiketek Eusko Legebiltzarretik kanpo utzi dute; berregituratuko al da 'bosgarren espazioa'? Edo sakonagoa da arazoa?

Hodei Iruretagoiena
Donostia
2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezkertiarra, federalista, errepublikanoa eta erabakitze eskubidearen aldekoa. Hala definitu du bere burua Hego Euskal Herrian historikoki Ezker Batuak ordezkatu duen alde politikoak. 1986an sortu zen, Espainiako Izquierda Unida koalizioaren inguruan, eta 90eko hamarkada erdialdean izan zuen indarrik handiena —botoen%10 inguru ere lortu zituen, bai EAEn eta bai Nafarroan—.

Geroztik, beheranzko joera izan da nagusi EBren bilakaeran; batez ere, 2001ean EAJ eta EArekin Eusko Jaurlaritzarako koalizio gobernua osatu ondoren. Gainera, beti egon da EBren barruan Espainiako federazio zentralarekin izan beharreko harremanaren inguruko eztabaida. 2009ko hauteskundeen ostean, Oskar Matuteren inguruko sektore batek EB utzi zuen, eta Alternatiba Eraikitzen-en eskutik, ezkertiar subiranisten eta independentisten arteko akordio estrategikoa sinatu ondoren, Bildu, Amaiur eta EH Bildu koalizioetako kide egin zen —Erabaki plataformak ere horien aldeko apustua egin du gero—. Ez zuen giroa baretzen lagundu 2011ko udal eta foru hauteskundeen ondoren Araban izandako auziak ere —EAJk salatu zuen Javier Madrazok eta haren ingurukoek dirua eta kargu publikoak eskatu zituztela EAJren alde bozkatzearen truke—, eta beste zatiketa bat izan zen Madrazoren eta Mikel Aranaren aldeko sektoreen artean. Aranak Ezker Anitza sortu zuen urrian, eta IUk babesa eman zion, nahiz eta madrazistek hartu zuten Ezker Batua izena.

Bakoitza bere aldetik aurkeztu zen joan den urriaren 21eko hauteskundeetara, eta inork ez zuen ordezkaritzarik lortu. Datu bat nabarmendu da balorazioetan: batuta aurkeztu izan balira, hiruzpalau legebiltzarkide lortuko zituzten —ia 60.000 boto lortu zituzten—. Dena den, azken urteetako bilakaera eta egoera politiko berria kontuan hartuta, ba al du lekurik eremu horrek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.