Sestaoko (Bizkaia) aparkamentu batean bart izandako sutean bost auto kaltetu dira. Pablo Sarasate kalean izan da ezbeharra, goizeko laurak aldera, eta auto haietako lau kiskalita geratu dira eta besteak kalte garrantzitsuak izan ditu.
Institutu bateko aparkamentua da.
Ertzaintza sutea ikertzen ari da, eta azkeneko asteetan Ezkerraldean antzeko gertaerak izan direla gogoratu du.
gizartea