Euskal Presoak

Bost demo atxilotu dituzte Baionan presoen aldeko ekintza batean

Demoek ekintza sinbolikoa egin dute Baionan gaur arratsaldean. Auto istripu batean zauritutakoarena edo hildakoarena egiten aritu dira Poliziak atxilotu dituen arte. Euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzeko eta presoen senide eta lagunek bidean istripuak jasaten dituztela salatzeko egin dute antzerkia.

2005eko abenduaren 29a
18:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Bost demoak lurrean etzanda zeudenean, lurretik tiraka eraman dituzte batzuk furgonetara. Beste batzuk bizpahiru polizien artean eraman dituzte furgonetara besoetatik eta zangoetatik helduta. Bost demoak Baionako polizia-etxera eraman dituzte eta gaua polizia-etxean pasatuko dutela jakinarazi dute poliziek. Ziurrenik zirkulazioari traba egitea leporatuta auzipetuko dituzte. Demoek, "presoen eta familien eskubideak errespetatzearen aldeko mezua igorri" dezan eskatu diote suprefetari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.