Donostiako Zinemaldia

Bost dokumental emango dituzte Zabaltegi-Bereziak sailean

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren antolatzaileek piskanka ari dira programazioa aletzen. Gaur jakinarazi dutenez, Zabaltegi-Bitxiak sailean bederatzi film lehiatuko dira publikoaren TCM saria eskuratzeko. Zabaltegi-Bereziak atalean, berriz, bost dokumental eskeiniko dituzte.

2006ko abuztuaren 22a
17:38
Entzun 00:00:00 00:00:00
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 54. edizio honetan, Zuzendari berrien atalaz aparte, Zabaltegi sailak gaur egungo zinemaren ikuspegi zabala eskeiniko du. Zabaltegi-Bitxiak sailean lehiatuko diren filmak Sudance, Berlin, Cannes eta Veneziako jaialdietan aurkeztuak izan dira jada, eta urte honetako proposamen erakargarrienak dira. Zabaltegi-Bereziak sailean bost dokumental eskeiniko dira, horietako bi Euskal Herrian eginikoak.

Zabaltegiko filme-zerrendan guztira bederatzi filme eta bost dokumental eskeiniko dira. Zabaltegi- Bitxiak sailean honako hauek aurkeztuko dituzte: “Babel” (AEB), “Bamako/The Court” (Frantzia-Mali-AEB), “Belle Toujours” (Portugal), “Children of men” (Erresuma Batua- AEB), “Cronica de una fuga” (Argentina), “Little miss sunshine” (AEB), “Neil young/Heart of gold” (AEB), “Paris, Je T ‘aime” (Frantzia Liechtenstein- Suitza) eta “Vitus” (Suitza).

Zabaltegi- Bereziak atalean eskeiniko dituzten dokumentalak, berriz, hauexek izango dira: “Agian” (Euskal Herria), “Nomadak TX” (Euskal Herria),”El productor” (Espainia), “Noticias de una guerra” (Espainia) eta “La silla de Fernando” (Espainia).

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA