Ondarroan gauerdian bost edukiontzi erre dituzte hainbat lagunek, eta sutearen ondorioz auto batean eta eraikin baten kanpoaldean kalteak izan dira.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez, hamabi eta laurdenean izan da gertaera, Artabide kalean. Ertzaintza kasua ikertzen ari da, kale erasoa izan den edo ez jakiteko.
euskal herria