emakumeen aurkako indarkeria

Bost gazte atxilotu dituzte Barakaldon, neska bat jo dutelakoan

2010eko urtarrilaren 30a
12:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 17 eta 18 urte arteko bost lagun atxilotu ditu bart Barakaldon (Bizkaia), neska gazte bati eraso egin diotela egotzita. Ertzaintzaren arabera, hiru mutil eta bi neska dira atxilotuak, eta 3:30ak aldera izan da gertaera, dantzaleku baten atarian: biktimak sua eskatu die, eta orduan hau lurrera bota eta ostikoak jo dizkiote. Halaber, poltsa eta poltsikoko telefonoa lapurtu dizkiote, polizia iturriek diotenez.

Dantzaleku inguruan zen lagun talde batek artatu du biktima hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.