Bost gizon atxilotu dituzte Iruñean eta Lesakan, indarkeria matxista egotzita

Iruñean atxilotuetako hiruri sexu erasoak leporatzen dizkiete. Emakumeak kalean jo izana egotzi diete gainerako biei.

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
gotzon hermosilla
2024ko uztailaren 10a
12:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Sanferminetako eraso matxistek ez dute etenik, eta azken orduetan bost gizon atxilotu dituzte: lau Iruñean, eta beste bat Lesakan (Nafarroa). Sexu erasoak egin izana egotzi diete Iruñean atxilotuetako hiruri: emakumeen salaketen arabera, musukatu eta ukituak egin zizkieten beren borondatearen kontra. Lehenengo biak 27 urteko bi gizonezko dira; biktima, berriz, 17 urteko emakume bat da, eta, salaketa jarri ostean, erasotzaileak taberna batean identifikatu zituen. Foruzainek polizia etxera eraman zituzten. Beste atxilotua 47 urteko gizonezko bat da, eta emakume horiek indarrez musukatzea egotzi diote hari ere.

Beste gizon bat atxilotu dute Iruñean, harekin zihoan emakumeari kolpeak emateagatik. Atxilotuak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen.

Azkenik, gizon bat atxilotu dute Lesakan; horri ere leporatu diote emakume bati kalean kolpeak eman izana. Elizondoko komisariara eraman dute.

Mugimendu feministak agerraldia egin zuen atzo Iruñean, eta salatu zuen ordura arte «intentsitate handiko hiru sexu eraso» eta «intentsitate txikiagoko» beste sei egon direla aurtengo sanferminetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.