komunikabideak

Bost mila sinadura ETB Iparraldean ikustearen alde

EITBk Baionan egitura iraunkorra eduki behar duela iritzi diote.

2010eko apirilaren 7a
18:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan EITB euskal irrati-telebista publikoaren zerbitzua bermatzearen alde ia bost mila sinadura bildu ditu Goazen aitzina taldeak hilabetean, gaur jakinarazi duenez. Horretarako, EITBk Baionan egitura iraunkorra izan behar duela iritzi diote eta hori zalantzan dagoela, egoitzaren kudeaketa zeraman enpresari bukatu egin zaiolako kontratua. Uste dute hedabideko gaurko arduradunak "inprobisazioz" jokatzen ari direla.

Arloei eta ideologiei so eginez, sostenguak askotarikoak direla azpimarratu dute. Hemen atxikimendu batzuk.

Euskararen Erakunde Publikoko zuzendariari eta Alberto Surio EITBkoari bilera eskatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.