Bost pertsona atxilotu dituzte Gasteizen eta Barakaldon, indarkeria matxistagatik

Gasteizen lau gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik. Barakaldon gizon bat atxilotu dute txosnagunean emakume bati ukituak egiteagatik; beste bat ere atxilotu dute, exhibizionismoa egotzita.

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
inaut matauko rada
2026ko uztailaren 13a
19:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi du igandean lau gizon atxilotu zituela egun osoan zehar, laurak bikotekideari eraso egitea egotzita. Atxiloketetako bi goizeko ordu txikietan izan ziren; lehena taberna baten kanpoan izan zen, eta bigarrena, 04:30ean, kalean. Igande arratsaldean, 18:30 aldera, 43 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek. Emakumeak berak deitu zion Poliziari, eztabaida baten ostean, eta bertara iritsi zirenean, kolpeen aztarnak zituela ikusi zuten. Horren ostean, 21:00etan, laugarren gizona atxilotu zuten, arrazoi berdinagatik. Atxilotuek 35, 36, 43 eta 37 urte dituzte, hurrenez hurren.

Bestalde, Barakaldon (Bizkaia), Karmengo jaien lehen asteburua izan zen aurrekoa. Gaur goizaldean, 03:15ean, gizon batek emakume bati ukituak egin dizkio txosnagunean. Antza, txosnetako arduradunak jakinarazi dio Poliziari. Horren aurretik, larunbat gauean, Barakaldon bertan beste gizon bat atxilotu zuten udaltzainek, neska adingabe baten parean masturbatzeagatik. Exhibizionismo eta sexu probokazio delituak egozten dizkiote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA