Ertzaintzak jakinarazi duenez, sua piztu da bart Zumaian (Gipuzkoa) etxe batean, eta arnastutako kearen ondorioz bost pertsona zauritu dira. Horietako hiru ertzainak dira, sua piztu dela jakin eta bertara joandakoak.
Gauerdia baino hogei minutu lehenago piztu da sua, Pantxita Etxezarreta kaleko etxebizitza batean, eta eraikin guztia hustu dute. Ordu bietarako itzali dute sua suhiltzaileek, eta eraikineko bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.
Zauritutakoak, berriz, Donostiako eta Mendaroko ospitaleetara eraman dituzte.
Sutea