Epaiaren arabera, 2001eko ekainetik 2002ko uztailean atxilotu zute arte, Ipar Euskal Herriko hamahiru herritan izan ziren 15 erasorekin zerikusia izan zuen Sistiagak.
8 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Fiskaltzak, baina, azkenean, 5ekoa ezarri diote. Anne-Marie Beugion epaimahaiaren buruak argudiatu du zigorra leunduz bergizarteratzeko aukera eman nahi diotela Sistiagarik. Izan ere, dagoeneko ezarri dioten zigorraren erdia baino gehiago egin du kartzelan, eta, beraz, baldintzapeko askatasunean presondegitik irtetzeko aukera du baldin eta fiskalak ez badu helegiterik aurkezten.
Nolanahi ere, helegitea aurkezteko akera aztertzen ari dela agertu du fiskalak.
Presoak