Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote Iruñeko gizon bati, emazteari sexu erasoak egiteagatik

Emakumeak 2024an salatu zuen bikotekidea. 38 urte ditu atxilotuak, eta egotzi diote emazteari tratu txarrak ematea, sexu erasoak egitea eta mehatxu egitea.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean, uztail hasieran. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean, uztail hasieran. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko uztailaren 29a
12:23
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Auzitegiak bost urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Iruñeko gizon bati, emazteari tratu txarrak ematea, sexu erasoak egitea eta mehatxu egitea leporatuta. 38 urte ditu gizonak. Gaur eman dute ebazpenaren berri, eta, horren arabera, egotzitako delitu guztietan aplikatu dituzte aringarriak, «erreparazioagatik» eta akusatuaren «egoera psikologikoarengatik»; jakinarazi dutenez, «nahasmendu bipolarra» dauka. Horrez gain, bederatzi urte eta bost hilabetez ezingo du biktimarekin hitz egin, ezta harengandik hirurehun metrora baino gehiagora hurbildu ere. Espetxe zigorra bete ondoren, zaintzapeko atxiloaldian egon beharko du bost urtez. 

Bikotea 2016an ezkondu zen, eta 2023an banandu. Emakumeak 2024an aurkeztu zuen gizonaren aurkako salaketa. Haren arabera, elkarrekin egon ziren azken urteetan gizonak jipoitu egiten zuen, eta sexu harremanak izatera behartu. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA