Erresistentziak hauteskunde horien kontra zegoela jakinarazi zuen, eta galerazteko saioa egingo zuten abisua eman. Atzo izan zen hauteskunde eguna, eta aurretik, hainbat hautesleku erasotu zituzten. Beraz, ez zen espero atzo bozkatzera jende asko joango zenik. Hala ere, jende asko joan zen hauteslekuetara (%60). Erasoak ere izan ziren, eta 35 lagun hil zituzten.
Atzoko bozen emaitzen arabera aukeratzen duten legebiltzarrak Irakeko Konstituzioa egitea izango du lan, eta konstituzioa egin ostean, berriz ere hauteskundeak egingo dira.
irakeko hauteskundeak