Bozei begirako akordioa negoziatzen ari dira EAJ eta H1, Araban

2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJ eta Hamaikabat alderdiek martxoko hauteskundeetan elkarrekin aurkezteko aukera mahaigaineratu du Urkulluk. Gaiari dagokionez, «datozen egunetan berri on bat» egon daitekeela esan du; ez duela akordiorako «esperantza» galdu. Hala ere, ez du zehaztu akordioa orokorra litzatekeen edo herrialde zehatz batetara mugatua.

Hamaikabatek argitu du zalantza: EAJ eta biak Araban elkarrekin aurkezteko akordioa egiten saiatzen ari direla azaldu du; elkartzea ez litzatekeela beste lurraldeetara hedatuko.

Arabarako lantzen ari diren akordioak aurrera egingo balu, EAJren zerrendetan sartuko lirateke Hamaikabateko kideak, independente gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.