Bozetako materiala bildu nahi du Lazkaoko Beneditarren Fundazioak

2015eko abenduaren 4a
18:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dituzte abenduaren 20an, eta kanpaina egiteko alderdiak erabiltzen ari diren materiala (kartelak, itsasgarriak, programak..) bildu nahi du Lazkaoko beneditarren dokumentazio zentroak. Euskal Herriko historia garaikidearen milaka dokumentu gordetzen dira artxibategi horretan, bereziki politikarekin lotutakoak, kontserbazioa bermatzeko eta etorkizunean ikertzaileen esku jartzeko.

Hortaz, dei egin diote herritar orori, material hori izanez gero, ez botatzeko eta zentrora helarazteko. Bidalketa posta arruntez edo posta elektronikoaren bidez egin daiteke.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA