MEMORIA

Brouard eta Muguruzaren alde, martxa egingo dute astelehenean

Hilaren 20an 33 eta 28 urte dira ezker abertzaleko kideak tiroz hil zituztenetik.

Sortuk iaz Bilbon egin zuen manifestazioa. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2017ko azaroaren 17a
14:58
Entzun

Sortuk deitu du manifestaziora, astelehenerako, hilketen urteurrenean, Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren "ekarpen politiko eta militantea" gogoratzeko: "Borrokalari nekagaitzak, elkarrizketarako pertsona irekiak, pediatra bata, kazetaria bestea; buruzagi karismatiakoa, diputatua; independentistak, sozialistak; guraso, lagunak, burkideak: herriaren militanteak, finean".

19:00etan abiatuko da martxa Bilboko Arriaga plazatik, eta Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika! izango da leloa: "Santi eta Josu Euskal Herriaren askatasunaren aldeko militanteak izan ziren. Ez zuten 78ko erregimena onartu, frankismoaren jarraipena dela uste zutelako. Ez zuelako sakoneko demokraziarik ekarri eta ez zuelako herrien erabakitzeko eskubidea aitortzen. Borrokaren aldeko apustua egin zuten, eta horregatik erail zituen Espainiako Estatuak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.