Bruño ahizpen aurkako zigor eskaera berretsi du Goreneko fiskalak

ETAren 'iraultza zerga' ordaintzeagatik hamabost hilabeteko zigorra ezarri zien iaz Auzitegi Nazionalak

Agentziak
Madril
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETAren iraultza zerga ordaintzea egotzita Espainiako Auzitegi Nazionalak Blanca eta Maribel Bruño ahizpei iaz ezarritako hamabost hilabeteko espetxe zigorra eta 7.500 euroko isuna mantentzeko eskatu du Auzitegi Goreneko fiskalak. Erabaki horren aurka Usurbilgo bi enpresariak aurkeztutako helegitea aztertu zuten Auzitegi Gorenean atzo.

Delitu hori leporatzeko, ETAko kide batzuen atxiloketan atzemandako gutun batean oinarritu da fiskala. Halaber, froga gisa erabili du Blancak Aukera Guztiak koalizioaren alde sinatu izana eta Maribel 1999an Euskal Herritarrok-en zerrendetan aurkeztu izana. Defentsak dio askatasun ideologikorako eskubidea urratu dela, eta salatu du ez dela frogatu gutuna benetakoa den edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.