Politika

Bruño ahizpei 20.000na euroko bermea ezarri diete aske geratu ahal izateko

ETAri ustez 'iraultza zerga' ordaintzeagatik preso dauden Maribel eta Blanca Bruñori aske geratzeko aukera eman die Garzon epaileak, bermea ordaintzekotan eta astero epaitegira sinatzera joatekotan.

2008ko uztailaren 4a
17:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nagusiko epaile Baltasar Garzonen aginduz atxilotu zituzten berriki Orioko (Gipuzkoa) bi ahizpak, eta gaur epaileak adierazi duenez, haien gaineko ikerketa "oso aurreratua" daukala, eta horrexegatik haien egoera egokitu beharra dago.

Halarik ere, Espainiako estatutik ateratzeko debekua ezarri die epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.