EAEko estatutu berrirako proposamena

Bukatu da Ibarretxe eta Zapateroren arteko bilera

Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Juan Jose Ibarretxek Madrilgo Moncloan bildu dira gaur arratsaldean. Bilera luzea izan da oso. 16:30ean hasi da, eta 20:10tan amaitu da. Bilera horren harira hitz egin zuten, atzo, Espainiako Gobernuko zenbait arduradunek. Zapaterok Estatutu Berrirako Proposamenaren aurrean "kontrako jarrera irmoa" agertuko duela iragarri eta proposamena "legez kontrakoa" dela berretsi zuten.

2005eko urtarrilaren 13a
20:34
Entzun
Ibarretxe bileraren ostean mintzatu da. "Lau mezu helearazi dizkiot Zapaterori. Lehenik, ateak irekitzera etorri naizela esan diot, ez ateak ixtera. Eskuak zabalik ditudala etorri naiz. Bigarrenik, Plana ez dela nirea esan diot. Plana ez da ez nirea ez Gobernuarena, euskal gizartearena baizik. Proposamenari ezetz esatea euskal gizarteari ezetz esatea da. Zapaterok Kataluniako Parlamentuaren hitza errespetatuko zuela aipatu zuen bere garaian. Zergatik ez du gauza bera egiten Gasteizko Legebiltzarreko erabakiekin? Hirugarrenik, euskal herritarron etorkizuna euskal herritarrok erabaki behar dugula adierazi diot Zapaterori. PP eta PSOEren borondatea ezin da euskal gizartearen borondatearen gainetik egon. Beraz, Espainiako Parlamentuak ezetz esaten badio Eusko Legebiltzarrak adostutako Planari, euskal gizarteari galdetu beharko diogu. Azkenik, nire mezua komunikabideentzat izan da. Eztabaida lasaitasunez eta normaltasun osoz burutzea ezinbestekoa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.