Herri mugimenduen bilgune izan da Iraultza Txikien Akanpada bost egunez, Arteagako Basoa etxean (Bizkaia). 30 hitzaldi, tailer eta mahai inguru egin dituzte, eta abuztuaren 25etik 29ra bitartean elkarrekin borrokatzeko, gogoetatzeko eta eraikitzeko bilgune izan da. Kontzertuak, mendi martxak eta antzezlanak ere izan dituzte, eta txikienentzako ekintzak antolatu dituzte egunero.
Abuztuaren 25ean, asteazkena, bazkalostean egin zuten harrera ekitaldia, eta arratsaldean LGTBIQ+ kolektiboaz, mugimendu feministaz eta ekonomia sozial eraldatzaileaz aritu ziren. Lehenengo egunari amaiera emateko, Ane eta Maddi kantautoreen kontzertua izan zuten.
Iraultza Txikien Akanpadari hasiera eman diogu!! 🔥âÂÂœ¨ðŸ¤¸ðŸ»â™€ï¸Â pic.twitter.com/TXlRRlHkaY
— Iraultza Txikien Akanpada (@itakanpada) August 25, 2021
Luzaketekin eta arnasketekin ekin zioten bigarren egunari, eta gosaldu ondoren antolatu zituzten krisi ekologikoaren ondoriozko mehatxu eta erronken hitzaldia, herri mugimenduetan jazotzen diren eraso matxistei erantzun kolektibo bat emateko tailerra, eta internazionalismoen begiradei buruzko mahai ingurua. Bazkaloste musikatuaren ondoren egin zituzten arratsaldeko saioak. Besteak beste, hitz egin zuten trans borrokari buruz, lurraren defendatzaileei buruz eta etxebizitzaren borrokari buruz. Afalosteko rap gauak eman zion amaiera bigarren egunari.
@AzTaldea eko lagunekin batera etxebizitzaren aldeko borrokaz aritu gara @itakanpada n.
— saretxe_gros (@SaretxeG) August 26, 2021
Euskal Herri mailan gorpuzten ari den mugimendua da. Espekulatzaileak adi, herria antolatzen ari da! pic.twitter.com/LaTq37Rtg2
Gorputza luzatu, arnasketak egin eta gosaldu ondoren, garaipenez aritu ziren kanpaldiko hirugarren egunean. Goizean, Next Generation funtsak izan zituzten hizpide, baita borroka arrakastatsuak eta euskalgintza ere. Bazkalostean Los caminos de la vida antzezlana ikusteko aukera izan zuten, Kuluxka konpainiaren eta Arteako emakumeen eskutik. Arratsaldean, ustelkeriari buruz, espetxe ereduari buruz, elikadura burujabetzari buruz, eta antiespezismoari buruz aritu ziren, besteak beste. Bertso afariak eman zion amaiera egunari.
Eguna ezin hobeto bukatzeko #Bertsoafaria#IraultzaTxikienAkanpadapic.twitter.com/Ldognq7AEm
— Iraultza Txikien Akanpada (@itakanpada) August 27, 2021
Larunbat goizean, azoka erakusketa eta tomate dastaketa antolatu zuten Arteako plazan (Bizkiaia). Horrez gain, izan zituzten Arratiako borroken kontaketa ibiltaria, literatura eta euskal gatazkari buruzko hitzaldia, eta komunikabide alternatiboei buruzko mahai ingurua.
Iraultza Txikien Akanpadan komunikabide alternatiboen mahaian inguruan parte hartzen ari gara @argia-koak, beste batzuekin batera. Hasi gara hausnarrean! #ITAkanpada@itakanpadapic.twitter.com/itXF3QuSfk
— Urko Apaolaza (@urkoapaolaza) August 28, 2021
Nerea Arriolaren bakarrizketaren ondoren ekin zieten arratsaldeko saioei: komunitate alternatiboak, eskubideak eta pribilegioak, prekaritatea, eta eraldaketa soziala izan zituzten hizpide. Afalostean, Eingo musika taldeak girotu zuen kanpaldiko azken gaua.
Azken gaua!! ðŸÂÂ’« #IraultzaTxikienAkanpadapic.twitter.com/MqZ3g1kyLE
— Iraultza Txikien Akanpada (@itakanpada) August 28, 2021
Azkeneko egunean, mural bat margotzeaz gain, mendi martxa bat egin zuten, Eukaliptorik ez, haritza bai! lelopean.
Martxa badoa!! ðŸÂžï¸Â #IraultzaTxikienAkanpadapic.twitter.com/pqnZiBG4bK
— Iraultza Txikien Akanpada (@itakanpada) August 29, 2021
Bazkalostean folkaraokea egin zuten, eta arratsaldeko itxiera ekitaldiak eman zioten amaiera bost egunetako kanpaldiari.
Plazerra izin de Artean holako gogoeta, berbaldi eta esperientziek bizi ahal izitea. Herri txiki hau bizipozez bete dozue. Sorpresak be hainbet. Mila esker @itakanpada!
— Morokile (@MoRoKiLe) August 30, 2021
Ederra izan da @itakanpadapic.twitter.com/ETWl45dHQ2
— lorea agirre (@katuajea) August 29, 2021
30 hitzaldi, tailer eta mahainguruak bukatu egin dira, mila esker hau guztia posible egin duzuenei â¤ï¸Â #iraultzatxikienakanpadapic.twitter.com/cA4RWKjXRE
— Iraultza Txikien Akanpada (@itakanpada) August 28, 2021