Burgosko urtegi batean bizkaitar baten gorpua aurkitu dute

40 urteko gizonezkoa atzo desagertu zen.

2007ko apirilaren 30a
17:24
Entzun 00:00:00 00:00:00
40 urteko bizkaitar gizonezko bat ( J.A.M.) hilda topatu dute gaur Ribota de Mena herrian (Burgos, Espainia), Ordunte urtegian. Atzo desagertu zen, hantxe, eta gaur aurkitu dute, 14:00ak baino zerbait lehenago.

Urtegiaren barrenean topatu dute Babes Zibileko Agentziako urpekariek, berri agentziek jakinarazi dutenez. Atzo gauean hasi ziren erreskate lanak, J.A.M.ren senideek hura desagertu zela abisu eman eta gero. Gaur gizonezkoaren autoa urtegiaren ondoan ikusi dute, eta orduan hasi dira urpekariak lanean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA