Arestiren ohorezko zuhaitza birlandatu du Azkuna alkateak, eguneroko praktikan Bilboko Udalak euskara gutxi zaindu arren. Beltzean argirik badela, alegia, ikusi nahi dituenarentzat: Edurnezuri (-%0,09) China Netcom-en sendotu dela (%7,22ko partaidetza du jada), FCCk (-%0,61) 32 mila milioiko eskariak pilatu dituela (%15 gehiago) edota Bartzelonan AHTren tunela Sacyrrek (+%1,91) eraikiko duela. Euribor+%0,25ean jarri du Santanderrek (-%2,43) hipoteken langa, azpitik, lehiarako prest eta gogotsu dagoen seinale. Azkunaren euskara baino ahulago dabil Colonial (+%2,04) azken aldian baina kotizazioen amiltzeak (46 mila milioiren kapitalizazioa galdu da) txerritxo ehiztarien arreta bereganatu du. Krisialdi edo danbatekorik baden jakitea falta da, baina interes tasak nabarmen garestitzen ez badira bederen, erregai eta energia enpresek, esaterako, ez lukete mozkinen jaitsiera nabarmenik izan beharko
.
Etxebizitzen prezioa. Poliki bada ere, agertu dira zenbait tokitan etxebizitzen prezio jaitsieraren berri ematen duten estatistikak. Burtsan ez bezala, etxebizitzen merkatuak ez du ia uneoro eta txikizkarien kopuru guztietarako berehalako preziorik eskaintzen. Desabantaila
LaCaixa. LaCaixaren holding Criteriak burtsaratu zeneko 5,25 euroko maila galdu eta 4,60koarekin lanak ditu orain. Baina Aguas de Barcelonaren Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) arrakastaz amaituko du, kapitalaren %90 eskuratu baitu Suezekin batera.