BURTSA. Barañaingo Wachovia

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Beste nonbait gertatuak (demagun Arrasate edo Madril) Barañainen eragiten badu, zer esan Bilboz, burtsaz. AEBetako Wachovia bankuak hiruhilekoan subprimeengatik galerak baditu edo Phillipsek (-%3,43) bere mozkin helburuak erdiesten ez baditu... gure indizeek boskarren galera eguna bizi dezakete; erreskan. Telecom Italiak (-%4,11) ez ei du Espainiako Edurnezurirekin (-%0,97) bategiteko asmorik baina, oro har, inbertsiogileek irabaziei buruzko zalantzak dituzte; eta ez da harritzekoa, interes tasak altutik, lehengaiak garesti eta dolarra ahultzen ari direlarik. 2.976 milioiren akzioak «baino» ez ziren Ibex-35eko (-%0,89) akzioetan salerosi. Bankuetan, ordea, Santanderrek (-%1,09) soilik gainditu zuen %1eko galeren langa. Indra, Popular edo Sacyr, %0,5era iritsi ez ziren irabaziekin, ez daude inori zentsura moziorik aurkezteko. Eta gainontzeko akzio guztiek galerak izan zituzten; handienak, Bolsas y Mercadosek (-%4,43).

Kutxak nazioartean hedatzeari ekin diote. Nafarroako Kutxak Europa ekialdera jo duen lez, Hungariara, Caja Madridek; 584 milioi xahutu ditu AEBetan Citi National Bank of Floridaren %83 bereganatzeko. Egungo egoera, ez da pauso makala.



Edurnezuri Irlandako Smart Telecom konpainia bereganatzear delako zurrumurrua zabaldu zen atzo. Hango presidente Cesar Aliertak hiru urte barru akzioak 30 euroan erosteko eskubideak, aukerak, erosi dituela ere bai. Kontuan izan atzo 18,35 euroan gelditu zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.