BURTSA. Ekonomihiaren miazkadak

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Ingalaterrako Banku nahiz EBZren mihietatik ez zen interes tasaren mugimendurik atera; ekonomihia lehortzen ari da hazkundearen aldetik eta prezioen hauspoa berotu samar dabil. Alemaniako Metro eta AEBetako Wal Mart eta Costco txikizkarien datu onek, aldiz, bezperan Marks & Spencer britaniarrak kaleratutakoei kontrapisua egin zieten. Ekonomihiaren miazkadak ez baitira guztiak norantza berekoak, konfiantzaren berpiztea ojaleetan dagoelarik. Bankinter (+%5,18) eta Banestoren (+%3,52) irri artean, bi banku handiek %1na pasa galdu zuten eta, Gamesa eta NH Hotelesek, kasu, %4na pasa. 4.966 milioiren salerosketak ez digu argitu ekonomihiak parean marrubizko izozki goxoa duen edo estanflazioa eztarriko zuloan trabatzera doakion. Baina indizeak gorrira jo zuenez, bigarren hipotesiak indar gehiago du oraindik: hipoteken berankortasuna 2002tik izan den altuena da Espainian, zer esanik ez AEBetan.

Colonial. Colonialen (+%1,53) akzioa igotzea berri bihurtu da jada. Aktiboak saltzeari ekin dion arren, FCCn (-%0,46) duen %15eko partaidetzaz aparteko berririk ez da, oraingoz. Enpresako presidente Mariano Miguelek inbertsio oso errentagarritzat jo du FCCko hori.



Aguas de Barcelona. Erosteko Eskaintza Publikoak (EEP) izan dituztenez, berauen emaitzen zain, Ibex-35eko tropeletik at izango dira Aguas de Barcelona (+%0,15) eta Altadis (=), urtarrilak 17 eta 21etik aurrera, hurrenez hurren. Oraingoz ez ditu inork ordezkatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.