BURTSA. Ez dut ezer entzuten!

Estitxu Elduaien.
2008ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Bezperako baikortasunari helduta jarraitzea erabaki zuten atzo inbertsiogileek. Bernankek AEBetako ekonomiaren ahulaldia berretsi arren, behatzak belarrietan sartu eta «ez dut ezer entzuten!», esan zieten, ezkortasunari ateak itxi nahian bezala. 14.000 puntuko mugara iristear geratu zen, ondorioz Ibex-35a (%1,02) eta konfiantza itzultzear dela esan dute ausartenek.AEBetako langabezia jaitsi egin dela erakutsi duten datuek ere eman dute haizea. Kontuz, erantzun diete, ordea, adituek belarrietatik behatzak indarrean aterata: epe motzera eta egun batetik besterako euforiek ez dute erlaxatzeko motiborik. Bankuen sektorea izan zen, atzokoan ere, zorionekoena: Bankinter (+1,92%),Banco Popular (+1,58%) etaBanesto (+%0,97) ziur agertu ziren. Batzuetan biktima eta besteetan heroi. Tele 5 (+%7,17) izan zen indartsuena, eta Iberek (%2,72) izan zuen egunik txarrena. Belarriak itxita gustura jarraitzeko ondo.

Babcock&Brown konpainiaren aktibo eolikoak eskuratzekotan da Iberdrola.Finantza eta estrategia aldetik interesatzen zaio Australiako enpresa euskal konpainiari, baina aparteko presiorik gabe ari direla jakinarazi dute bertako iturriek. Sektoreko proiektuen kartera handiena eskura duela gogora arazi dute Iberdrolako buruek, 42.000 megabatekoa, eta horrek errentagarriak ez diren eragiketak alde batera uzteko aukera ematen dietela.Egungo proiektuen gehiengoa AEBetan du Sanchez Galanek zuzentzen duen enpresak, eta Erresuma Batuko merkatuan ere %13koa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.